XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Erlijioa ere, prehistorialari zenbaiten iritziz, ehizaren arabera zegoen.

DRACHENKOCH-eko haztarnategi eta lezezulo hainbatek frogatzen digutenez, erlijio sinismenek ehize ekintza hartzen dute expresiobidetzat.

Euskal Herrian, Lapurdiko HARISTOI-ko koban aurkituriko hartza baten hezur luzeek baieztatzen digute teoria hau: animalia eskaintzak egiten zituztela, halegia.

Hauxe da Histori-aurrean ezagutzen dugun erlijio lekukorik aintzinakoena.

b) Erdiko paleolitos haroa.

- Ekonomia.- Garai honi dagokion klimak bi aldi ezagutu zituen: epela (RISS-WURN izoztaldien tarteari zegokiona) eta, ondoren, gero eta gehiagoko hoztea (WURN izoztaldi beltza).

Gizonak hibai eta itsasertzak utzi eta kobazuloetara joko du babes eta aterpe bila.

Ehizea eta fruitu bilketa dira gizaki honen lanik garrantzitsuenak, Lehen Paleolitos Haroan izan zen bezala: baiezpen hau frogatzen duten lekukoak gizonaren bizitegietan aurkitu animalia hondakinak dira: Pirene mendien eta inguruko lurraldeetan ziren errinozerontea, basazezena, zaldia, errenoa, oreina, orkatza eta beste animalia batzuk osatzen dute ekonomiaren lehenkaia.